MODUS OPERNADI

Modus Operandi taldeak (Euskal Herria, 2017) hamaika jatorriko musikariak ditu, bakoitza bere herrikoa (Gasteiz,Iruñea, Irun, Zarautz, Berriozar eta Etxarri Aranatz), baina ska eta rockaren inguruko doinuek elkartu ditu musika proposamen sendoa helarazteko zuzenekoetan eta diskoetan.Estreinako seikoteak hiru aldaketa izan ditu bigarren diskoa grabatzeko zein kontzertuetan defendatzeko. Iñaki Ortiz de Villabari, Ruben Antoni eta Andoni Matxaini hiru taldekide berri lotu zitzaizkien: Josu Erviti (bateria) Diego Martinez (saxoa)eta Joseba San Sebastian (baxua).Modus Operandi taldearen bigarren diskoa (Dantza gaitezen hil arte) Drum Groove Studioan (Berriobeiti, Nafarroa) grabatu, nahasi, ekoitzi eta masterizatu du Josu Ervitik 2020ko abuztu eta irailean. Diskoak hainbat laguntzaile izan ditu. La Furia: ahotsa (Amor dulce y salado), Moro: ahotsa (Zure ondoan), Jorgito: gitarra espainola (Dámelo), Karmele Jaio: hitzak (Zurekin), Gorka Pastor: Hammond, sinteak eta pianoak (abesti guztietan), Elena Tormo: diseinuak. Iñaki Ortiz de Villallbak egin ditu abestiak eta letrak. Konponketak Modus Operandi taldearenak dira. Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu “Dantza gaitezen hil arte” bigarren diskoan. Lau dira berezitasunak eman diotenak maila handiagoa Modus Operandi taldearen bigarren diskoari. Ska-rock binomioa apurtzea hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin…). Hiru musikari berriren fitxaketa erakargarria (Diego Martinez -Luz de Putas-, Joseba San Sebastian -Sen- eta Josu Erbiti -Iseo, Tximeleta, Txarrena-). Maitasuna amodioaren garrantziarekin eta borroka batzen dituzten hitzak. Eta laugarrena, Josu Erviti musika ekoizle eta soinu teknikari nafarraren ekarpen absulutoa. Azal-azaleko entzunaldiarekin irudi dezake Modus Operandi taldearen bigarren diskoa aurrekoaren ildotik doala, antzekoak direla. Iñaki Ortiz de Villalba abeslariaren ahotsak pentsaraz diezaguke ez dagoela ekarpen berririk. Bigarren diskoak, ordea, aberastasun bikainak ditu kantuen tratamenduetan, zirrikituetan. Dantza da Modus Operandi taldearen musika jaiaren egitarau bakarra. Bizitzaren dantza dantzatuko dugu muturreko gonbidapen batekin, hots, dantza gaitezela hil arte. Dantzek kantuak behar dituztenez, aukera aparta eskaini digu Modus Operandi taldeak esateko ez dela amodiorik gabeko bizitzarik, ez dela borrokarik gabeko bizitzarik, ez dela  dantzarik gabeko bizitzarik.

Sarrera Fisikoak

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 17:00h
Kontzertua: 17:30h

Prezioa

Aurretik: 10€ + Gastuak
Leihatila: 14€

TOP