LEIHOTIKAN " 25 URTE TAULAN GAINEAN "

Iruñeko Leihotikan taldeak 2020an, haien 25. urteurrena bete zuten oholtza gainean.
Nahiz eta taldea lehenago sortu, 1995eko martxoan jo zuten lehenbiziko kontzertua, Altsasuko gaztetxe historikoan.


Atzera begira bi maketa eta 7 disko grabatu dituzte eta ehunka izan dira egin dituzten kontzertuak, Euskal Herrian gehienak baina baita Kantabrian, Katalunian eta Madrilen ere, leku txikietan zein handietan.


25 urteotan musika bera eta bere inguruko “industria” zeharo eraldatu da, etengabeko salmenta-krisialdi batean egonik, euskarri fisikoaren ia erabateko desagerpena, Irternetaren sorrera, Spotify…
Aldaketak aldaketa Leihotikan taldeak musika ulertzeko hasierako era horri eutsi izan dio eta baita bere estilo punk rock edo hardcore melodiko horri ere, ahotsa, gitarra, baxua eta bateria, beti euskaraz, hausnarketarako diren hitzek lagunduta. Kontzertu eta grabaketa horiek guztiak eginda ere, lokalean eta errepidean ordu luzeak eta luzeak emanda ere, Leihotikan egoera ezin hobean dago, honelaxe frogatzen baitute beraien kontzertuek eta azken diskoek. Gogoz daude azaleratzeko hasiera-hasierako musika apostu hori gaur egun guztiz dagoela indarrean, musikarekiko pasio hori bere horretan matentzen saiatuz eta publikoarengan helaraziz.

Sarrera Fisikoak

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 18:30h
Kontzertua: 19:00h

Prezioa

Aurretik: 12€ + Gastuak
Leihatila: 15

TOP