RUDE PRIDE
+ STREETWISE
+ HELL BEER BOYS
[SOLD OUT]

8 urtez eszenatokian egon ondoren, Rude Pride talde madrildarrak agur esango du Never Forget Farewell Tour-arekin. Urte horietan, bi disko eta EPak grabatu dituzte nazioartean, eta bira ugari egin dituzte Europan, AEBetan, Kolonbian, Mexikon… hainbat talderekin batera joz, hala nola Cock Sparrer, Dropkick Murphys, Perkele, Evil Conduct, Non Servium, Kaos Urbano, Booze and Glory, Gatillazo…

Zoritxarrez, taldeak agertokiak utziko ditu eta 20 kontzertuko bira antolatu du estatuan eta Europako zenbait hiritan zehar, handikiro agurtzeko. Rude Pride zuzenean ikusteko azken aukera izango da; oi! Musika Madrildik!

Hell Beer Boys eta Streetwise taldeek gaualdia borobilduko dute eta kontzertuak amaitzerakoan gaueko after partya izanen da Ribera Kidsekin eta Cervusekin.

Ordua

Irekiera: 19:30
Kontzertua: 20:00
+ After Party

Prezioa

Aurretik: 12€ + gastuak

TOP