JORN + KILMARA

JORN LANDE Hard Rock, Heavy metal eta Power metal musika generoetan mundu mailan dagoen ahotsik onenetakotzat jotzen den abeslari norvegiarra da, eta hainbat proiekturengatik ezaguna, horien artean Avantasia, ARK eta Masterplan, bere bakarlari ibilbideaz gain.

Bere ahots zarpail, indartsu eta moldakorra, askotan, laurogeiko hamarkadako abeslari klasikoen ahotsekin konparatu dute, hala nola Ronnie James Dio eta David Coverdalena, ukitu propioa emanez, zeinak, aldi berean, generoko bokalista arruntengandik bereizten duen.

OVER THE HORIZON RADAR bakarkako disko berria aurkeztuko du Iruñeko TOTEM aretoan

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 20:00
Kilmara: 20:20
Jorn: 21:20

Prezioa

Aurretik: 30€ + gastuak
Bertan: 35€

TOP