J MARTINA

J Martinaren doinu elektronikoek forma berri bat hartuko dute banda formatuan egingo duten bira honetan. Familia handitzearekin batera, abestiek hartu ditzaketen bide berriak ezagutzeko aukera bat izango dira kontzertu hauek.

Baxua, bateria, kitarra, haizeak eta teklatuak osatuko dute 2.0 hau, erritmo zein doinu zahar eta berriak batuz, eta momentuan gertatuko denari bidea emanez.

MERINA GRIS

Merina Gris 2020an jaiotako proiektua da. Pop abesti zirraragarriak eta bortitzak sortzen ditu taldeak, eta abangoardiak eta nostalgiak belaunaldi-ereserkietan bat egiten dute.

Nabarmentzekoa da hiru maskarapeko irudi anonimoz osatutako identitatea, oinarri filosofikoko apustu bat, fokua "NORen" ordez "ZERen" inguruan jartzeko helburuarekin. Artea pertsonaren aurretik.

Sarrerak online

Ordua

Irekiera: 19:30
Kontzertua: 20:00

Prezioa

Sarrera aurretik: 12€ + gastuak
Sarrera bertan: 15€

TOP