BIZNAGA

Garai guztietako rock talde handienak zioen bezala: Garena diozuen guztia gara eta are okerrago. Biznagak lelo horrekin bat egingo luke, rockaren kontu hori bost axola zaielako ez balitz.

Punkaren inguruan sortutako musikari belaunaldi baten parte izanik, genero horren eta publiko zabalaren arteko muga beti zailak gainditzeko hautagai sendoenetako bat bihurtu da Biznaga. Modu oso pertsonalean, melodia, diskurtso eta jarreraren bidez, protesta abesti garaikidea hobetzea lortu dute.

TATXERS

Iruñeko Tatxers taldeak oso zaila den zerbait lortu du: haren abestien melodiak behin eta berriro entzun nahi izatea, akorde bakoitzean fin ibiliz. 2020an atera zuten ‘Garaipen kutrea’ maketa, 2021ean ‘Hiruzpala amets larri’ EPa eta 2023an ‘Tatxers’ diska berria kaleratu dute. Taldea Jon Salinasek (baxua, ahotsa), Martin Zirizak (kitarra, ahotsa) eta Iñigo Soriak (bateria) osatzen dute.

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 19:30
Kontzertua: 20:00

Prezioa

Aurretik: 12€ + gastuak

TOP