GRUPO EXTRA

Grupo Extra jatorri dominikarreko batxata-taldea da. Batxata eta merenge urbanoa uztartzen dituen talde hau Tony Santana, Riko Polanco, Yassir Neher, Netfali Caba eta Yedwry Alvaradok osatzen dute, guztiak ere Fidel Pérez musika-ekoizle handiaren gidaritzapean. Azken horrek, gainera, sei urtez lan egin zuen Aventurarekin, batxatako talderik ezagunena eta genero hori nazioartera zabaltzea lortu zuena.

Grupo Extrak artista urbano handiekin batera lan egin du, nazioarteko artista handiekin agertokia partekatuz, hala nola Daddy Yankee, Prince Roy, Jorge Zeledon edo Kolonbiako Guayacán Orkestrarekin.

TOP