CHICA SOBRESALTO

Egun batean, psikologoari esan nion gustura sentituko nuelo zerbaitetan kristona naizela, baina berak esan zidan politena zela bizitzan “nahikoa” sentitzea.

Ez diot inori motoa saldu nahi, niri ederra iruditzen zaidan disko bat egin dugu, eta uste dut, gauza txikia izanik, nahikoa garela honetarako. Kontzertu ederrak izango dira. Beti bezala, bidaia bat, nire bizitzako unerik gorenean agertzen den zintzotasun saiakera bat: Hor goian.

Ez dut esango egia osoa denik, zeren nire egia milioi bat aldartez osatuta baitago, eta horietatik igarotzen naiz eguzkia irteten denetik ezkutatzen den arte. Baina bat-bateko egia hori da, adrenalina pila batez eta izu ikaragarriz tindatua etxera itzuli eta isilik geratzeko.

Nire familiarekin nago. Funtsean, banda bat gara beste edozer baino gehiago. Haiekin egoteak liluratu egiten nau, denbora guztian barre egiten dudalako, bat-batean gutxiago pisatzen dudalako, dena arinagoa delako eta ezerk ez duelako hainbeste axola.

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 20:00
Kontzertua: 21:00

Prezioa

Aurretik: 18€ + gastuak

TOP