SU TA GAR

Iritsi da azkenean irrikaz itxaroten ari ginen Alarma deituriko Su Ta Gar-en diska berria.

11 kantaz osaturik eta 60 min. inguruko iraupenarekin, Su Ta Gar-ek oraingoan ere asmatu duela esan dezakegu. Alarma lan berrian alde batetik, abiadura handiko kantak aurkituko ditugu; beste alde batetik, eta beti bezela, kanta lasaiagoak. Baina tartean estilo eta kolore desberdinetako ikutu ugari aurkituko ditugu ere. Hau da, speed metal eta thrash azkarrena, baita metal pisutsu eta klasikoena (tempo erdiak, riff itsaskorrak…) eta baita beraien estilotik kanpo geratzen den baina bere osotasunean Su Ta Gar den kantaren bat ere.

HERDOIL

Ordua

Irekiera: 19:30
Herdoil: 20:00
Su Ta Gar: 21:30

Prezioa

Aurretik: 20€ + gastuak
Bertan: 25€

TOP