LA RUINA SHOW
[SOLD OUT]

 
La Ruina ikuskizunean, bertaratuek eta gonbidatu bereziek beren anekdota deserosoena partekatzen dute jendaurrean: bikotekideak whatsapp bidez utzi zituen aldi hura, bilera garrantzitsu batean lo hartu zutenean, taxilari batekin gaizki ulertu bat. Lagunek afarietan kontatzeko eskatzen duten pasadizo tipikoa.

La Ruinan barre egiten dugu, bai, baina nolabait talde-terapia ere egiten dugu denok barruan loser bat daramagula ikustean.

Ignasi Taltavull & Tomàs Fuentes komiko eta gidoilariek gidatzen dute ikuskizuna, gaueko pasadizoak komentatzen lagunduko dien gonbidatu batekin batera.

Ikuskizun bakoitza desberdina da, eta gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Denok daukagulako (gutxienez) munduak entzutea merezi duen hondamen bat.

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 20:00
Showa: 21:00

Prezioa

Aurretik: 16€ + gastuak
Bertan: 20€

TOP