ANESTESIA
+ DAMA

2019. urtean garai beltz bat hasi zen Anestesiarentzat. Osasun arazoek gure ibilbidea etetera behartu gintuzten. Pandemia tartean ere, burua altxatu ezinik ibili gara azken 4-5 urteotan. Tarte horretan, “Fenix” kontzertu bira laburra egiten saiatu ginen behin eta berriz, eta azkenean 2022an egingo genuela ematen zuenean, berriro osasun arazoek dena bertan behera uztera behartu gintuzten. Horri gehituta, 2023ko hasieran, berriro zerbait egitea planteatzen hasi ginenean, gure bateria jotzaile (eta betiko taldekidea izandakoa hastapenetatik) Beloki handiak, taldea uztea erabaki zuen. Kolpe bat bestearen atzetik.

Gertaera hauek guztiak taldearen ibilbidea amaitzera behartzen gintuztela ematen zuen. Ordea, taldea horrela desegiteak oso aho zapore txarrarekin uzten gintuen, eta beste saiakera bat egitea pentsatu genuen. Behintzat azken “Fenix” kontzertu bira labur hartan egin ezinik utzi genituen kontzertuak berriro egiteko.

Lehendabizi, taldea ba ote genuen ikusi behar zen. Horretarako, bateria jotzaile bila hasi ginen, jakinik Beloki ordezkatzea OSO zaila zela. Hala izan da, baina, azkenean, urrutira joan gabe, Zarautzen bertan topatu dugu danborrak gogor astinduko dituen piztia. Albixu handia da, Folk Core, Humilitate, eta Burux Lee taldeetan ibilitakoa. Bera gurekin dela, eta taldea entsegu lokalean behar den indarrarekin ikusita, egin gabe utzi genituen bost kontzertu horiek egitea erabaki dugu.

Oraingoan ez da “Fenix” bira izango, baizik eta honen ondorengoa. “Fenix” abestian esaten ditugun azken bi hitzak hartuz, “AZKEN HERIOTZA” izendatu dugu oraingo hau. Ez genuelako horrela amaitu nahi 35 urteko ibilbide eder hau. Beraz, 2024. urtean kontzertu hauek egitea erabaki dugu. Zuek hor topatzea espero dugu, milesker aldez aurretik eta laster arte!

Ordua

Irekiera: 19:30
Kontzertuak: 20:00

Prezioa

Aurretik: 15€ + gastuak

TOP