ROTTING CHRIST
+ BORKNAGAR
+ SETH

Rotting Christek eutsi egin dio denboraren probari. Sakis Tolis eta bere anaia Themis Greziako katakonba beltzetatik atera dira eta garai guztietako metal banda bikainenetako bat bihurtu dira; aurten 35 urte ospatzen ari dira 14. albumarekin, ΠΡΟ ΧΡΙΣΤΟU (Pro Xristou), formazioaren historian leku garrantzitsua betetzeko helburuarekin.

Greziarrek bira luze bati ekingo diote Borknagarrekin batera, eta azken albuma aurkeztuko dute, “Fall”. Eta, gauari amaiera emateko, Seth frantziarren black metala izango dugu.

Apuntatu data: urriaren 15ean Atarrabiako TOTEM Aretoan.

Ordua

Ate irekiera 18:00

Prezioa

30€ + gastuak

TOP