PRIMAL FEAR
+ ANKHARA

PRIMAL FEARek 25 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta heavy eta power metal lantzen ditu. Ibilbide horretan, erronka ugari gainditu ditu 1997an sortu zenetik. Oztopoak oztopo, taldeak bere unerik zailenak behin eta berriz berpiztea lortu du, errautsetako fenix hegaztia kasu.

Azkenaldian, taldea aldatu egin da —Thal Bellezecca gitarran eta AndrHilgers baterian sartu dira—, eta, orain, estudioko hurrengo albuma, *Domination*, prestatzen ari dira. Beren ibilbideko hamabosgarrena da diskoa, eta grabatzen ari dira dagoeneko. «Estudioan sartu gara eta 25 bat kanturen artean aukeratzeko dugu! Benetan zoriontsu gaude!», dio irribarretsu Mat Sinner kide sortzaileak (baxua eta ahotsa).

Ordua

ATEAK: 19:00

Prezioa

30€ + K.g.

TOP