GLAUKOMA

Kalima Glaukoma tolosarren hirugarren lana ez da garai hauetan ohikoa den lan goxo eta onbera. Kalima ez du Disney etxeak ekoitzi, Bonbereneak baizik, eta diskoa lehorra eta likitsa da aldi berean, harea soilik izan litekeen moduan.

Basamortu ditugun bizitzak (dakarretik zer dakar Paris-Dakarrek?), lan kaxkarrak, ongizate espejismoak, errealitate likidoak eta sarearen garaiko maitasun faltsuak Kalimak biluzaraziriko kontzeptuak dira.

Kaliman ohiko Glaukoma atzeman liteke, baina helduago, zuzenago, lehorrago. Helduaroak eta  bizi ditugun egunek erre egiten dute gaztaroko alaitasuna. Itsasoa ere ez da haurtzarokoa, ahanzturaren eta heriotzaren itsasoa baita.

Sarrera Fisikoak

Laister!

Sarrerak Online

Musikaze

Ordua

Irekiera: 22:00h
Kontzertua: 22:30h

Prezioa

Aurretik: 8€ + Gastos
Takilla: 10€

TOP