80. hamarkadaren erdialdean Los Angelesen, “glam”-a desagertzen hasi zen eta punkaren eragina oso nabaria zen kaleetan . Hortik sortu zen Faster Pussycaten identitate propioa: zikina, astintzailea eta garaiko eszena musikalaren gorrotatzaileak. Bandaren liderra da Taime Downe, sleaze musikaren ikonoa eta taldeko partaideekin batera kaleko doinuak eta hedonismoaren geihegikeriaz sortu zituzten haien letrak.
“Babylon”, “Bathroom Wall” o “Cathouse” abestiak izan ziren taldearen hasiera kontsolidatua finkatu zutenak, berehala klasikoetan bihurtuz. ‘Decline Of The Western Civilization Part II: The Metal Years’ dokumentalean parte hartzeak ate asko ireki zizkion musikaren munduan Sunset Strip gorakadan zegoenean. Mötley Crüe, Guns N’ Roses, Alice Cooper edo Motörhead bezelako artistekin ibili dira biratzen bere garrantzia aldarrikatuz.