FUET
(MAGNA ARETOA)

FUET! zartailu bat dira. Kolpe eder eta indartsua ez dakizuna nondik datorren ere. Distortsio-estanpida bat, ehunka gerra-danbor bezala jotzen duena, tinpanoa laztanduz. Hardcore punka magia praktiken aurka.

2020an osatutako boskote madrildarra undergroundaren sakontasunean sortzen da, ihes-tutuen laino trinkoaren eta zarata itogarriaren artean. Ez da harritzekoa bere abestietan riff azkar eta astunak, oihu lazgarri eta bortitzak aurkitzea; hala ere, shoegaze, une instrumental ireki eta espazialagoak eta letra oldarkor positiboak ere aurkituko ditugu.

Ordua

ATEAK: 21:00
KONTZERTUA: 21:30

Prezioa

15€ + K.g.

TOP