ROJO VIVO REGGAE BAND

Nafarroako eszenan aintzindari, 2007an hasi ziren jotzen. Gaur egun arte lau maketa eta hiru diska argitaratu dituzte. Bere azken lana; asmo handikoa, Lasai toledoarraren laguntzaz eta Madrilgo Oktopus estudio ezagunean grabatu, nahastu eta masterizatua izan da Positive Vibzen eskutik.

HERMANO L

Generoan aintzindari da. La Gran L izenarekin, rol garrantzitsu bat izan zuen La Puta OPP-en eta Rapsusklei, Kase.O, Mala Rodriguez edo Jota Mayuscularen mailako artistekin egin ditu kolaborazioak eta eszenatokian Ranking Soldiers eta hainbat Soundsen laguntza ere izan du. 1993an bere lehen lan musikala egin zuenetik denbora asko izan du betirako gogoratuko ditugun track ezberdinak sortzeko.

REVOLUTIONARY BROTHERS

Estatuko reggae esparruko erreferente argia dira Revolutionary Brothers-ak, hamabi urteko ibilbidea baitute. Azkeneko bost urteotan Estatuko Sound System aktiboenetakoa izan da, kontzertu ugari egin dituzte bai Euskall Herrian, penintsulan zein Atzerrian. Zortzi lan dituzte argitaraturik eta eurek produziturik Revolutionary Brothers gisa 2008 eta 2016 urte bitartean. Horietako bakoitza, gainera, aurrerapausu bat izan da musika bizitzeko euren forman.

 

2013an pausu bat gehiago eman dute euren Revolutionary Brothers Music zigilua eratuz. Eta jada 4 proektu handi kaleratu dituzte bi urteetan hiru erreferentzi osatu dituzte: Markus Riddim (7” digital), Basque Times Riddim (bi binilo 10” eta CD bat) y Danger In Your Eyes Riddim (hiru binilo 7” eta CD bat), Remixed Riddim de Danger In Your Eyes (bi binilo 7” eta CD bat), konpromiso, pasio eta doinu aldaketaren erakusgarri direnak.

 

SALDA DAGO

Dirty Dancehall Crew kolektiboarekin reggae dancehall eszenan artista moduan hazi zen eta bere letrak, euskaraz eta gaztelaniaz, jendearengan eragin haundia izaten lortu du, mezu aldarrikatzaile bezain eraldatzaile batekin. Bere ibilbidea Thunder Clap Sound Sistemera lotuta dago, beraien proiektu ezberdinetan lan egin baitu. Gure erreprodukzio zerrendetan egon behar diren “Los hombres del mañana” edo “Presta atención” kantak sortu ditu.

Sarrera Fisikoak

El Infiernito Guitar Shop
Sugaar Irish Pub
Bar Si Bemol
Cervecería The Indian

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 19:30h
Hasiera: 20:00h

Prezioa

Aurretik: 9€ + Gastuak
Takilla: 12€

TOP