SKABIDEAN & THE BLACK BIRDS

Skabidean reggae, ska eta rockstedy musika-estiloak lantzen dituen Iruñeko taldea da, 6 urte hauetan zehar ehunka kontzertu eman dituena. Talde gazte honek , 2016an eginiko maketa bat, 2017an grabaturiko diska eta 2018an “Bideak darrai” bigarren diska  plazaratu ditu. Azken diska hau kaleratu ostean,  2018ko urrira arte 40 kontzertu baino gehiago eman ditu taldeak. 2019an, 3 abeslari berrien  partaidetzarekin,  zuzeneko ikuskizunaren indarra sustatuko duen  “Skabidean & The Black birds” proiektuari hasiera emanen zaio. 

HERDOIL

Herdoil, 2014.urtean sortutako punk talde bat da. Hasiera batean Iruñerri zein Euskal Herriko hainbat talderen bertsioak jotzen zituzten. Bere estilo propia zehazten joan zirelarik 2017ko martxoan beren lehen lana “Iparra Galdu Barik” aurkeztu zuten. Hainbat kontzertu eman ondoren, “Noiz Arte” EP-a atera berri dute.

Sarrera Fisikoak

Herriko Taberna
Basajaun Taberna

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 18:30h
Hasiera: 19:00h
Kontzertua: 21:00h

Prezioa

Aurretik: 7€ + Gastuak
Takilla: 9€

TOP