Warning: Use of undefined constant pt_splitter_widget - assumed 'pt_splitter_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /homepages/32/d740191329/htdocs/wp-content/plugins/page-title-splitter/pts.php on line 478
AZAROAK 1 DES-KONTROL + ROTTEN XIII + BRIGADE LOCO

DES-KONTROL

Des-kontrol Arrasaten 1996an sortu zen Oi! taldea da. Azken urteetan oholtzetatik kanpo edo beste proiektu batzuetan murgilduta egon ostean, 2017ko udan itzuli ziren. Ondoren, gune gutxi batzuetan jo izan dute.

ROTTEN XIII

2017ko urtarrilean Tafalla eta Larraga tartean sortutako Oi!, punk eta rock’n roll talde gazte bat da. “Oi! Baldorba” haien lehen diska luzea da, gehienbat euskeraz eta gazteleraz abestutako 13 abesti melodizkoz osatuta. 80. hamarkadako punk-oi! ingelesa eta euskal rock erradikala dute eragin nagusi, beste askoren artean.

BRIGADE LOCO

Brigade Loco 2017an Bergaran sortu zen taldea da. 5 kidek osatzen dute, eta nagusiki Punkrock musika estiloaren barruan kokatzen dira. 2018 hasieran maketa bat grabatu zuten, internet bidez bi abesti kaleratuz. Horrez gain, bere lehen CDa grabatu zuten urte bereko udan, “Ekintzek dute hitza” ren izenpean. Geroztik hona kontzertuz kontzertu ibili dira, hainbat gaztetxe, txoznagune eta jaialdietako eszenatokiak zapaltzen.

Sarrera Fisikoak

Herriko Taberna (Iruñea)
Pasadizo Taberna (Tafalla)
Arrano Taberna (Bergara)
Osorik Taberna (Arrasate)

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 19:30h
Kontzertua: 20:00h

Prezioa

15€ + Gastuak

TOP