SKABIDEAN

Skabidean ska, reggae eta rocksteady talde iruindarra da. Talde gazte honek 2016an grabaturiko maketa bat, 2017an grabaturiko izen bereko lehenengo diska bat eta 2018an grabaturiko bigarren bat (Bideak Darrai) ditu. Hirugarren diska 2020ko otsailean argitaratuko du taldeak. 2019an taldeak Skabidean & The Blackbirds izenpean eskaini zituen kontzertu guztiak, izan ere 3 emakumezko abeslari berrirekin indartu zen behin-behineko 11ko egitura. 2020rako, ordea, taldeak hiru abeslariak behin betiko barneratu eta jatorrizko Skabidean izena berreskuratuko du, egitura berrindarturik. Ezin duzu galdu!

PIRAT'S SOUND SISTEMA

Pirat’s Sound Sistema Kataluniako reggae, raga eta dancehall estiloko sound systema garrantzitsuenetarikoa da: 20 urteko ibilbidea, 4 disks, 700 kontzertu inguru. Bere azken lanaren ondoren (“Remena” 2018) bere azken single-a (Octubre) aurkeztu dute 2019an.

BAIZERA

BAIZERA! Iruñerrian finkatuta dagoen Funky-Ska helburu duen musika taldea da. Duela urte batzuk beste izen eta estilo baten gainean elkartuta eta kontzertu asko eman ondoren, taldekideek aldaketa bat beharrezkoa zelaz ohartu ondoren, reflexio denbora bat hartu eta BAIZERA! sortu zuten, 2018an hain zuzen. 2019ko apirilean beraien lehendabiziko diska “Azkenik Lehena” grabatu zuten, eta ordutik kontzertuak ematen ari dira. “Azkenik Lehena” diskoak hainbat musika estilo hartzen dituen bilduma bat da, baina pixkanaka estilo propio baten bila bideratzen ari dira. Duela urte batzuk lagunarte gisako taldea zenak, formalizatzea eta haien estiloarengatik apostua egitea erabaki du, beharbada zonaldean hain entzunda ez dagoen musika estilo bat eginez.

Sarrera Fisikoak

Aitzina Taberna
Katakrak
Basajaun(Atarrabia)
Bar Sibemol (Barañain)

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 19:00h
Kontzertua: 20:00h

Prezioa

Aurretik: 9€ + gastuak
Leihatila: 12€

TOP