XABI BANDINI

Xabi Bandinik, kerobiako abeslari eta konposatzailea izandakoak orain bere ibilbide berria eta lan berria aurkeztu digu, BIBA!, energiaz beteriko elektro-pop zuzena, Pello Reparazek (DeepSoda) ekoiztua.

Lan berri honen abestiek 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoekin nahasten dute. Bandinik, Lur Larrazak eta Alberto Isabak sintetizadorez, erritmo eta melodia indartsuz beteriko abestiak ekartzen dizkigute non ahotsek eta letrek irudi zirraragarriak ekartzen dizkigute gogora.

Europaz hitz egiten du, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hiltzen direnez. Beti ere posizio deseroso batetik txio sinple batetik haratago ikusi nahi ez duenarentzat. Beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren himno txikiak.

IZAKI GARDENAK

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu genituen, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.

2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ginen, “Amaieratik hasi” gure aurreneko lan luzea grabatzeko Victor Sanchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen disko hau.

2015eko udan “Aurri gara” grabatu genuen, hau ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko honek kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko americana/folk disko onena izendatu zuelarik. Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu genuen 2017ko martxoan.

Urte eta erdiren ondoren taldea bueltan da, “Dena oskol” izeneko disko berria 2018ko azaroan argitaratuko da eta 2019tik aurrera zuzeneko aurkezpenetan buru-belarri ariko dira.

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 21:00h
Kontzertua: 21:30h

Prezioa

Aurretik: 9€ + Gastuak
Leihatila: 12€

TOP