HERDOIL

Herdoil, 2014.urtean sortutako punk talde bat da. Hasiera batean Iruñerri zein Euskal Herriko hainbat talderen bertsioak jotzen zituzten. Bere estilo propia zehazten joan zirelarik 2017ko martxoan beren lehen lana “Iparra Galdu Barik” aurkeztu zuten. Hainbat kontzertu eman ondoren,  2019an ”Noiz Arte” EP-a atera zuten eta aurten bere azken diska argitaratuko date.

ODOLKIAK ORDAINETAN

Odolkiak Ordainetan Tafallan sorturiko Rock and Roll musika taldea da. 2014an kaleratutako “Odolkiak Ordainetan” diskari “Lo egin aurretik” diska gehitu zaio 2019an.

ALERTA GORRIA

2009. urtean Arbizun sortutako Punk-Oi! taldea. Orain arte hiru diska kaleratu dituzte: “Alerta Gorria” 2013an, “Piztia Basoan” 2015an eta “Amets gaizto bihurtu arte” 2019an.

ATZERATUTA

‼️DATA BERRIA‼️ [Irailak 11 ]

🎟 Erositako sarrerak baliozkoak dira data berrirako.
Nolanahi ere, data berrira joaterik ez baduzue, sarrerak erosi ziren modu berean itzultzeko eska dezakezue. Sarrera fisikoak erositako salmenta puntuetan eta online astelehenetik aurrera jon@salatotem.com edo 948 13 59 19 telefonoaren bitartez
Barkatu eragozpenak.

TOP