Sarrera Fisikoak

X

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 18:30
Kontzertua: 19:00

Prezioa

Aurretik: 24€ + Gastuak
Takilla: 29€

THE EXPLOITED

Eskoziako eta beharbada mundu mailako gandorren eta tatxeteen ordezkari ezagunenetariko bat, THE EXPLOITED. Wattieren taldea Punk azkar eta kontrolaezina egiten lehenengoak izaten jarraitzen dute; himno klasikoetaz beteriko bere errepertorioa munduaren alde batetik besteraino abesten da eta punka bizi bizirik dagoenaren froga da.

Casualties

THE CASUALTIES

New Yorketik, punk suntsitzailearen eta kontzesiorik gabeko bandarik adierazgarrienetako bat. 1990etik gerran eta gelditzeko gogorik gabe, Jorgerenak eta bere armada undergrounda nondik igaro, han ez da belarra hazten. Itzala uzten dute jotzen duten leku guztietan.

LION'S LAW

Parisetik LION’S LAW taldea, Europako Oi! estiloko talde onenetarikoa. Bere azken diska , “From the Storm”, izenak ongi dioen moduan abestiz osaturiko ekaitz bat da, zuzenekoan are bortitzagoa bihurtzen dena.

RAT-ZINGER

Erromako aita santuaren sasikumeak urakana dirudite, eszenatoki gainean zein behean 2010tik daramate kaña ematen. Haien zuzenekoak trasmititzen duen indarra eta haserrea arrastoa utzi dute. 2018an bere azken diska kaleratu zuten “Santa Calavera” digipack formatuan eta La Tapadera Records zigiluarekin.

TOP