TOUNDRA

Toundra madrildarrek 2007an hasi zuten bidaia. Haien soinuak riff boteretsuak, melodia ederrak eta atmosfera korapilatsuak uztartzen ditu taldean, eta hori guztia elektrizitatez betetako abesti zabaletan, taldearen zuzenekoaren sugar goria nabarmenduz. Berehala bihurtu ziren Europako talde instrumental txalotuenetako batean.

SAIA GOAIT

Saia Goait Mutrikun sortutako laukotea da. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk…), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa “Saia Goait”. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. Erne dagoen putrea dugu Saia Goait, hurrengo hegaldia noiz hartuko zain.

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 20:00
Kontzertua: 20:30

Prezioa

Aurretik 16€ + gastuak
Aurretik promo: 15€ + gastuak
(lehen 100 sarrerak)

Leihatila: 19€

TOP