SKARRA MUCCI

Jamrock Festa Originala! Jamaikatik Iruñera, Reggae-Dancehall eszenan maisua, SKARRA MUCCI! Ragamuffin estiloarekin, energia indartsua transmititzera dator!

NIKOTINA

NIKOTINA Jon Tolosa Belza izeneko 19 urtetako MC Tolosarra da. Rapa gaztetatik jorratu duen musika izan da, reggae eta dancehall doinuak pixkanaka bereganatuz. 2016 urtean hasi zen abesten Nikotina bezela eta Ziribulio Sound kolektiboarekin batera hainbat kontzertu eman zituen. 2018-ko Azaroan, 7 kantez osatutako lehen diskoa aurkeztu zuen, Irungo Stepi Selektahk grabatu eta masterizatu zuena. Urte horren bukaeran eta 2019an Euskal Herriko areto, gaztetxe eta plaza ugarietan  bira egin zuen.

ERREGE SOUND SYSTEM

Errege Sound System 2016. Urtetik Jamaikako Sound System kultura sustatzeko helburuarekin jaio zen. Iruñean sortutako talde gaztea, urtero eszena lokalean hazten doana, hainbat musikari, abeslari eta mc-kin zuzeneko ezberdinetan parte hartuz.

Sarrera Fisikoak

El Infiernito Guitar Shop
Errege Sound System

Sarrerak Online

Ordua

Irekiera: 20:30h
Kontzertua: 21:00h

Prezioa

Aurretik: 13€ + Gastuak
Leihatila: 16€

TOP