KALEKO URDANGAK

Kaleko Urdangak 2011an sortutako Oi!/Skinhead Rock’n’Roll taldea da. 2015 taldeak geldialdi bat egin zuen, hainbat arrazoi medio. Baina 2017an, 4Anai taldekoek argitaratu gabeko abestiak argitaratzea proposatu eta taldea berriz martxan jarri zen, hasiera batean kontzertu bakar baterako. Momentu horretan Beñatek, taldekideetako batek, itzuleran ez parte-hartzea erabaki zuen eta Remen bilakatuko da abeslari berria. Entseguak hasi eta berehala ikusten da proiektua bizirik dagoela eta abesti berriak ateratzen hasteaz gain kontzertuak jotzen ere hasiko dira.

Gauzak horrela, 2018a Kaleko Urdangak taldearen benetako itzuleraren urtea bilakatu da. Alde batetik No Turning Back zigiluak 4Anai-rekin erdi bana osatutako LP bat kaleratu zuen, 2014 eta 2015 artean grabatutako kantuak biltzen zituena. Ondoren, TAE Records-en eskutik bi 7” argitaratu ziren: 4 abesti birgrabatuak biltzen zituen EP-a eta “Biolentzia 1984” single bat. 2018ko irailean “Nortasuna” diska argitaratu dute, heuren lan luze arrakastatsuena. 2018 eta 2019 urteen artean egindako “Nortasuna Tourrean” zehar Vis Vires estatubatuarrekin erdibanako EP bat, eta ondoren, 2020an Kaleak Sutan EPa argitaratu dute, Kaosa Euskal Herrian bilduma bikoitzean parte hartzeaz gain. Hauek dira, Urdangen azkeneko lanak, energiaz beteriko zuzenekoetan aurkeztea gustatuko litzaizkiekenak.

Kaskamotzen kulturan oinarrituta sortu zen taldea, baina beti ere beraien ikuspegi politiko pertsonalaren zein bizi diren ingurune eta egunerokotasunera egokituta.

Taldearen soinua definitzerakoan, Janitors, Cliches edo Templars bezalako taldeen erreferentziak aipatzen dituzte.
Beraien filosofía nagusia argi dute: «Kaskamotz mugimendutik -etik gatoz eta oi! ezkerrekoa eta independentista egiten dugu”.
Kaleko Urdangakekoek baserria eta kale binomioaren konbinazio bikaina egiten dute.

PERLATA

Perlata 5 urtetako ibilbidea duen talde Arrasatearra da. Punk-rock doinuak ustartzen dituzte besteak beste.

Beraien abestietan mezuak garrantzi handia du, gauza asko daude aldatzeko, alda daitezke eta musika da horretarako aukeratzen duten bidea.

3 diska kaleratu dituzte, “Nondik hasi” (2017), “Urrezko kaiola” (2018) eta “Duguna esateko” (2020). Berrizko Lorentzo Records-en grabatu dituzte hirurak. Azken hau, 2020ko urtarrilan grabatua eta martxoan kaleratua, 11 kantuko diska.

 

 

Sarrerak Físikoak

Sarrerak Online

Hora

Ateak: 17:30h
Kontzertua: 18:00h

Precio

Aurretik: 10€ + Gastuak
Leihatila: 12€

TOP